Legazpiko udalak merkataritza, euskara eta gazteria alorretako diru laguntzak kaleratu ditu
Irailaren 15ean amaituko da merkatariei zuzendutakoak eskatzeko epea, eta euskara eta gazteriakoak, urriaren 21n.
Legazpiko Udalak merkataritza, euskara eta gazteria zerbitzuek kaleratutako diru laguntzen berri eman du. Aste honetan argitaratu dituzte deialdiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Merkatariei zuzendutako laguntzak eskatzeko epea irailaren 15ean amaituko da, eta beste bi zerbitzuetakoak urriaren 31n.
Hiru ataletarako laguntzak udaletxean bertan Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan edo udalaren egoitza elektronikoan eskatu daitezke, eta informazio gehiago www.legazpi.eus webgunean dago.
Merkataritza alorreko laguntzak
Merkataritzari, ostalaritzari eta tokiko zerbitzuei zuzendutako diru laguntzak eskatzeko epea irailaren 15ean amaituko da.
Enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko merkataritza suspertzeko laguntzak dira. Lokalak berritzeko egindako inbertsio eta gastuei aurre egiteko balioko dute, baita ekipoak eta makinak erosteko ere. Bestetik, enpresa-ekimen berri bat abian jartzeko edo lehendik dagoen negozio bat eskualdatzeko egin beharreko hasierako gastuei aurre egiteko ere izango dira.
Euskara alorrekoak
Udaleko Euskara Zerbitzuak urtero ematen dituen diru laguntzak ere izango dira aurten, herritarrek euskara ikasteko eta UEUko edo euskarazko beste ikastaroetara joateko, baita arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko ere. Kirolean euskararen erabilera sustatzeko ere izango dira diru laguntzak
Lehen atala herritik kanpo euskara ikasten ari diren herritarrei zuzenduta dago. Barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara euskara ikastera, Udako Euskal Unibertsitatera (UEU) edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako ikastaroetara joan diren herritarrek eska ditzakete laguntzak.
Bigarren atala merkataritzara edo zerbitzuetara bideratuta dago, eta irudi korporatiboan, errotuluetan edo webgunean euskara erabiltzeagatik emango ditu diru laguntzak udalak.
Hirugarrena, kirol klubetako entrenatzaile eta begiraleak euskaraz prestatzeko gastuetarako diru laguntzek osatzen dute.
Gazteria alorrekoak
Gazteria alorreko diru laguntzak, azkenik, musika grabazioak egin eta argitaratu dituzten herriko taldeentzat izango dira.
Herriko musika taldeen arte produkzioa sustatzeko diru laguntzak dira, eta aurten egindako grabazioaren edota edizioaren kostuen zati bat diruz lagunduko dituzte.
1.1.Barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara euskara ikastera, eta Udako Euskal Unibertsitatera edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako ikastaroetara doazen herritarrei dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak.
Eskabideak aurkezteko azken eguna 2026ko urriaren 31 izango da.
1.2. Errotuluak, irudi korporatiboa eta webgunea euskaraz jar tzen dituztenei dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak.
Eskabideak aurkezteko azken eguna 2026ko urriaren 31 izango da.
1.3.
Epea: urriak 31ra arte.
Bukatzeko, jarraian doazkizue diru-laguntza lerro bakoitzaren izapidetze-fitxak:













