Mari protagonista Anuntzibairen horma-irudi berrian
Lehenengo zatian, Igartza ageri da, Olaran ere bai... askotariko eskaletako pertsonaiekin uztartuta. Iazko lanari segida emanez, errepidearen azken zatiko bi aldeak margotuko ditu uda honetan.
Senpereko horma-irudia.Beasaingo Udala 2025eko abuztuan margotu zuen Xabier Anuntzibai (Beasain, 1985) artistak Senpere kalean 430 metro koadro inguruko murala, Beasaindik Lazkaorako bidean. Hiru gai nagusi uztartu zituen mural horretan: Beasain, mugikortasuna eta elkarbizitza. Hori amaituta, Mari protagonista duen horma-irudi berri batekin hasi da lanean, aurrekoaren jarraipena dena.
Lehenengo zatian, Igartza ageri da, Olaran ere bai… askotariko eskaletako pertsonaiekin uztartuta. Iazko lanari segida emanez, errepidearen azken zatiko bi aldeak margotuko ditu uda honetan. “Artista errepidearen alde batean ari da lanean une honetan (uztailean), eta aurreikuspenen arabera, abuztuan beste aldean ariko da margotzen. Prozesu honek iaz espazio horretan hasitako eraldaketa bisualari jarraipena emango dio, gunea guztiz itxuraldatuz”, azaldu du udalak.
Bigarren zatiko obrak ere Beasainekin lotura duten gaiak izango ditu ardatz. Murumendiko Mariren aurpegia izango da elementu nabarmenena, herriko landa-auzoei keinu berezia eginez. Horrez gain, mugikortasuna ere lanaren parte izango da honetan ere, “bidearen bi aldeetako esku-hartzeei koherentzia emanez”.
Udalaren esanetan, “erabilera urriko guneak edo gune degradatuak berreskuratzea” da esku-hartze artistiko horien helburua: “Artelan berriak, iazkoaren bide beretik, ingurune urbanoaren humanizazioa, herri nortasuna eta arte publikoaren bidez kohesio soziala ditu xede”.













