Ataungo Organo Barrokoaren jaialdiko lehen saioa igandean
Ana Belen Garcia organo-jotzailea andoaindarrak parte hartuko du.
Organo Barrokoaren nazioarteko XIX. jaialdia izango da Ataunen, igandean, 18:00etan. Jaialdian parte hartuko dute Ana Belen Garcia organo joleak, Ines Osinaga Urizar trikitia, perkusioa eta ahotsak, Garazi Egiguren dantzariak eta Ataungo EATE abesbatzak. Udalak eta Donostiako Musika Hamabostaldiak antolatu du.













