Beasaingo Udako Azokako goizeko giroa iruditan
Hamar postu jarri dituzte Erauskin plazan, eta zenbait komertziok kalera atera dituzte salgaiak, denden kanpoaldera.
Herritarrak eguerdian Erauskin plazako azoka gunean.Laida Goiburu Bareak elkartearen ekimenez, Beasaingo hainbat establezimenduk kalera atera dituzte salgaiak, bua! Beasaingo Udako Azokaren barruan. Komertzio batzuek Erauskin plazan egokitutako azoka eremuan jarri dituzte postuak, eta beste batzuek denden kanpoaldeetan.
Goizean, 10:30ean ireki dituzte azoka eremuko hamar postuak. Argi Optikak, Artekak, Brain Connections-ek, Euskaltelek, Gobarak, Hamaruk-ek, Itoizek, Kiribilak-ek, Laboras Oteak eta NKN-k jarri dituzte han erakusgai haien produktuak. Eguerdi parterako jende ugari zebilen zer suma.
Inguruan, berriz, Kale Nagusiko hainbat dendatan, esaterako, produktuak kalera atera dituzte zenbait komertziok. Amets Descanso Natural-ek, Arkuk, Arnedoko Txokoak, Cortesek, Itoizek, Jauregi optika audiok, JM Imaz optikak, Mirari mertzeriak, Mujika Txirrinduakek, Nagusi optikak, Shiva Berrik, Trukek, Vicuña Sportek eta Xalok atera dituzte denda kanpora salgaiak. Horra ere jende asko inguratu da merkealdietan eskainitakoa begiratu eta zerbait topatzekotan erosteko.
Bitartean, Kaxolako Iker Markinez beste postua batean izan da krepeak egiten eta saltzen.
Arratsaldeko egitaraua
- 17:00. Arratsaldeko irekiera.
- Jarraian. Animazioa musikarekin.
- 18:00. Jan eta edateko postuen irekiera: Kaxola, Segurako taloak, La Vitoriana izozkiak eta Txomin Zubeldia edariak.
- 19:30. Muxutruk erromeria.
- 21:00. Azokaren itxiera.
- 21:30. Jan eta edateko postuen itxiera eta erromeriaren amaiera.













