Gaur ‘Eraitsi SL’ kale antzezlana Idiazabalen
Antzezleak Saioa Iribarren, Oier Zuñiga, Gaizka Chamizo eta Ander Basaldua dira.
Eraitsi SL kale antzerkia eskainiko du Goitibera taldeak Plaza Nagusian, gaur, 19:30ean. 50 minutuko iraupena du, eta espazio publikoa eta jolasaren inguruan hausnartzen duen adin guztientzako ikusizuna da. Antzezlanean Idiazabalgo plazan «botako» dute Basque Culture Exhibition Forum mega-egitura eraiki ahal izateko. Antzezleak Saioa Iribarren, Oier Zuñiga, Gaizka Chamizo eta Ander Basaldua dira; zuzendaria Itziar Fragua.













