Kilometroak jaiko tonbola, larunbatean Garagartzan
Egun osoan zehar izango dute ordiziarrek bertatik pasatzeko aukera, goizeko 11:30etatik gaueko 23.30era bitartean.
Lazkaon jarritako Kilometroak jaiko tonbola. Kilometroak Urriaren 4an egingo den Kilometroak jaiaren 50. edizioa dela baliatuta, eta «egun bakarretik harago», «urte osoko ekimena» dela kontuan hartuta, Kilometroak tonbola berezia jarriko dute larunbatean Ordiziako Santa Ana jaietan. Egun osoan zehar izango dute ordiziarrek bertatik pasatzeko aukera, goizeko 11:30etatik gaueko 23.30era bitartean. Garagartza plazan jarriko dute.
Denera, Goierriko zein Gipuzkoako zenbait elkarte, merkatari eta eragilek emandako 10.000 sari izango ditu tonbolak goierritarren artean banatzeko.













