Rebeldes del swing taldearen kontzertua Lazkaon
Benny Dodman, Bill Halley edo Manhattan Transfer swingeko musikari ezagunen lanak jotzen dituzte.
Los Rebeldes del Swing taldeak kontzertua eskainiko du Lazkaoko plazan, gaur, 19:30ean. Garaiko arropekin jantzita ateratzen da seikote hori oholtzara. Jotzen dituzten musika instrumentuak kaxa, dunbala, saxo tenorra, tuba eta saxo baritonoa dira. Benny Dodman, Bill Halley edo Manhattan Transfer swingeko musikari ezagunen lanak jotzen dituzte, eta swingaren urrezko garaira eraman nahi izaten dute entzulea. 1930ean genero ezaguna zen.













