Tobera eta Tapia eta Leturia larunbatean, Zegaman
Tapia eta Leturia Band taldeko argazkian. Hitza Larunbatean, Tapia eta Leturia Band taldearen kontzertua izango da Zegaman. Ez dira bakarrik egongo emanaldian, Tobera musika eta dantza eskolako ikasleek ere parte hartuko dutelako bertan. Aitxuri eskolako patioan izango da 22:00etatik aurrera eta sarrerak salgai daude aurrez udaletxean gaur eta bihar eta larunbatean ere bertan erosteko aukera ere izango da; helduak 15 euroan; 13 eta 17 urte artean, 8 euroan, eta 12 urtetik beherakoak doan.













