Trafiko mozketak asteburuan, jaiengatik
Herritarrei neurri horiek guztiak kontuan hartzeko eskatu die udalak.
Bizkaia pasealekua, Ordizian. Hitza Santa Ana jaiak direla eta, datozen egunetan trafikoan zenbait aldaketa izango direla iragarri du Ordiziako Udalak, eta horien berri eman die herritarrei, datozen egunetan kontuan har ditzaten.
Jaiak amaitu bitarte, Bizkaia pasealekua itxita egongo da trafikoarentzat, barrakak bertan jarri direlako. Larunbatean ere, goizean jokatuko den kadeteen LIII. Txapel Gorri Txirrindularitza Proba dela eta, goizean zehar mozketak izango dira herriko zenbait guneetan, eta arratsaldean, berriz, 14.00etatik 20:00etara bitartean, Garagartza plazan eta Euskal Herria kalean egingo diren ur-jolasak direla eta, Euskal Herria kalea eta Araba kalea itxita egongo dira trafikoarentzat eta garajeetara ere ezingo da sartu Elkano kalea 10, Plaza Nagusia 6, Victor Mendizabal 2 eta Araba kalea 1 zenbakietako eraikinetan. Igandean, azkenik, haurren danborrada dela eta, 19:00etatik aurrera trafiko mozketak izango dira danborradaren ibilbidean.
Herritarrei neurri berri horiek kontuan har ditzaten eskatu die udalak, eta bide batez, eskerrak eman dizkie ulermenagatik.













