Txamarretxeko festak ospatuko dituzte Zaldibian bihar eta larunbatean
Larunbatean bertso-afaria eta erromeria izango dituzte.
Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi bertsolariak, tokan jokatzen, 2022ko Txamarretxeko festetan.Iñaki Gurrutxaga Txamarretxeko festa ospatuko dute Zaldibian ostiralean eta larunbatean. Aurten berritasun bezala, ostiralean kontzertua egongo da. Ostiraleko poteo garaian Paketenagas bikoteak kantaldia eskainiko du Arrese jatetxearen eskutik.
Dena den, larunbatean izango da ospakizun handia. Festari hasiera emateko txupina botako dute, 19:00etan. Ondoren, Goiztiri txarangak kalea girotuko du. Toka txapelketarekin jarraituko du egitarauak, 19:30ean. Izen-ematea 19:00-19:30etara egin behar da.
Urteroko usadioari jarraituz, Arrese jatetxeak ardoa zerbitzatuko du, eta Larrartek sagardoa. Aitor Sarriegi eta Xabat Illarregi bertsolarien saioa egongo da, 20:30ean.
Egitarauarekin amaitzeko afaria egingo dute Arrese jatetxean, 21:00etan. Festa batzordeak adierazi du Arresen bertan eman behar dela izena «lehenbailehen». Afariko menuak 28 euro balioko ditu. Ondorengoa da menua: entsalada, txuleta edo legatza frijitua, postrea, edariak eta kafea. Afalostean Agurtzane eta Ion Elustondo trikitilariak alaituko dute giroa.
Festa batzordeak jakinarazi du ez dela gertatu daitezkeen ezbeharren «kargu» egingo.
Eraso sexistarik ez!
Egitarauan agertzen den kartelean beste mezu bat adierazi dute: «Jaietan eraso sexistarik ez». Gaineratuz praktikatzeko «ligoteo sanoa» eta konplize ez izateko. Mezuarekin amaitzeko berretsi dute: «Erasoen aurka, aurre egin eta ekin».













