Astelehen gauean itxi egingo dute AP-636tik N-1erako sarrera Lasarte-Oria noranzkoan
Uztailaren 20ko 21:00etatik uztailaren 21eko 04:00etara itxita egongo da.
AP-636tik N-1erako sarrera Lasarte-Oria noranzkoan.Hitza Aldundiak jakitera eman duenez, astelehen gauean itxi egingo dute Beasainen AP-636tik N-1erako sarrera Lasarte-Oria noranzkoan, margotze lanak direla-eta.
Uztailaren 20ko 21:00etatik uztailaren 21eko 04:00etara egongo da itxita bide-adar hori. Hori ixtearen ondorioz, Lasarte-Oriarantz joan nahi dutenek Gasteizko noranzkoko sarrera hartu beharko dute, ondoren Gazteluko lotunean noranzkoa aldatu eta N-1 417 A-1 sarrera hartu.
Lanak bukatu ondoren behin-behineko seinaleak desmuntatuko dituzte eta zirkulazioa lehengoratuko dute.













