Euskal Selekzioaren Ofizialtasuna eskatu dute gazte mugimenduek
Gizonezkoen futboleko Munduko Koparen, eta igandeko Espainia eta Argentinaren arteko finalaren harira, Ernaik eta GKSek Euskal Selekzioaren Ofizialtasuna eskatu dute. Mo
Euskal Selekzioren ofizialtasuna eskatzeko egindako ekitaldia.Bidasoako Hitza Igandean Espainiak eta Argentinak jokatuko duten gizonezkoen Munduko Koparen finalaren harira, gazte erakundeek “espainolismoaren” aurka eta Euskal Selekzioaren Ofizialtasunaren alde mobilizatzen ari dira.
Beasaingo Ernairen esanetan, “gizonezkon futboleko mundiala dela eta hainbat izan dira gure kaletan espainiar ikurrak zabaldu eta hauek normalizatzeko saiakerak, Movistar honen adibide garbitako bat izanik. Honen bitartez, beste behin, espainolismoa bultzatzen dute eta gure herrian nazio izaera ukatzen digute, baita Euskal Selekzion ofizialtasuna ere. Baino guk argi daukagu, zapalkuntza guztin gainetik gurea, euskal selekzioa!”.
Horren harira, beasaindarrei balkoietan ikurrina eta nafar bandera jartzeko deia egin dute, bideoa osatzeko.
Ormaiztegiko Ernaik, murala margotu du “garbi utzi nahi dugu estatu zapaltzaileak ez ditugula onartzen eta gurea euskal selekzioa dela” aldarrikatu eta Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko.
Lazkaon, elkarretaratzea egin dute Ernaik deituta eta Ataunen Independentzia dioen murala margotu dute.
GKS
Bestalde, Goierriko Kontseilu Sozialistak (GKS) dei egin du, igandean, “Donostiako kaleak ere ikur eta aldarri espainolistaz bete nahi dituzte igande honetan, Anoeta ondoan jarriko duten pantaila erraldoiaren inguruan”.
Honela dio GKSren gutunak: “Espainiar selekzioa gizonezkoen futboleko Mundu Koparen finalera iritsi den honetan, espainolismoaren gorazarre ikaragarria ikusten ari gara nonahi eta Hego Euskal Herrian ere abian da kanpaina espainolista. Igandeko finala ikusteko hiriburu guztietan jarriko dituzte pantaila erraldoiak, alderdi guztien eskutik, eta komunikabideak jarraipen izugarria ematen ari dira.
Saldu nahi duten kirolaren nolabaiteko neutraltasunetik urrun, identitate eta ideia politiko jakinak zabaltzeko erabiltzen dute kirol-ikuskizuna etengabe. Izan ere, ezin da ahaztu Espainiak zein Frantziak Euskal Herriaren autodeterminazioa eta Euskal Selekzioaren ofizialtasuna ukatzen dituztela, zapalkuntza nazionala betikotuz, eta, aldi berean, euren selekzioa darabiltela Euskal Herrian identitate espainolista eta frantsesa hedatzen saiatzeko.
Donostiako kaleak ere ikur eta aldarri espainolistaz bete nahi dituzte igande honetan, Anoeta ondoan jarriko duten pantaila erraldoiaren inguruan. Horregatik, guk ere Donostiako kaleak hartu beharra dauzkagu Espainiar Selekzioaren inposizioaren aurka eta Euskal Selekzioaren alde”.













