Zeraingo Gazte Taldea Andra Mari jaiak antolatzen hasia da
Abuztuaren 13tik 16ra ospatuko dituzte herriko jai nagusiak. Herritarrei dei egin diete antolatzen ari diren ekintzetan parte hartzera.
Aurten ere ez da herri kirol norgehiagokarik faltako Zeraingo festetan.Iñaki Intxausti Ohi bezala, abuztuaren 13tik 16ra ospatuko dituzte Zerainen Andra Mari jaiak. Hirugarren urtez Zeraingo Gazte Taldea ari da jaiak antolatzeko lanetan. Heritarrei dei egin diete jaien egitarauaren baitako ekintzatan laguntzeko.
Hala, Mandio eta Ostatu tabernetan jarrita dituzte lanerako izen emate orriak dagoeneko. Prest daudnek uztailaren 27ra arteko epea izango dute bertan izena emateko.
Bestetik, abuztuaren 15ean, Andra Mari egunean 12:30ean egingo den txakolin dastaketan herriko trikitilari gazteei egin diete trikitixa jotzeko eta plaza alaitzeko gonbidapena. Prest daudenak gazte taldearekin harremanetan jarri besterik ez dute egin behar.
Gainera, herri kirol desafioa antolatzeko lanean ari dira. Gazte taldetik bi talde animatu dira jada, baina beteranoen talde bat ere osatzea nahiko lukete, iaz bezala. Oraindik zehazteke daude probak, baina hauek lirateke printzipioz egin beharrekoak: korrika, oskol biltzea, zakua, txingak, ingudea eta trontza. Parte hartu nahi izatekotan 688 776 486 telefonora deituta jarri daitezke antolatzaileekin harremanetan.













