Botanzen omenezko kontzertuak Legazpiko plaza bete du
Botanzek, Percuterasek eta Alaitasuna Errondailak 100 urte bete berri dituen Botanz aitari omenaldia egin diote, kontzertu berezi baten bidez.
Rogelio Botanzen, Percuteras taldearen eta Alaitasuna Errondailaren artean egin duten kontzertu bereziak Legazpiko plaza musikazaleez eta doinu ezagunez bete du.
Rogelio Botanz eta Percuteras taldea Euskal Herrira etortzekoak zirela eta, geldialdi berezia egin dute Legazpin, Botanzen jaioterrian, eta geldialdia aprobetxatu dute, bide batez, 100 urte bete berri dituen Rogelio Botanz aitari omenaldia egiteko. Udaletxean ere harrera berezia egin diete, eguerdiko kontzertua baino lehen.
Arratsaldean ere jarraituko du kanariarren festak. Tegueste herriko dantzariak dagoeneko Legazpin daude eta arratsaldean Aztiriko jaietan emanaldi berezia eskainiko dute, Sustraiak dantza taldearekin batera. Kanariarrek ‘Danza De Las Flores De Tegueste’ dantzatuko dute, eta legazpiarrek, berriz, Santikutz Eguneko ezpata dantzaren inguruan eskaintzen dituzten dantzak.
Argazkiak: Patxi Otaegi, Legazpiko Udala eta Izaro Villarreal













