Diasporako gazteei agur festa
Segura bisitatzeko ibilaldia, bazkaria eta erromeria egin dituzte, komunitatean.
Atzo egin zuten Gaztemunduri Ateak Ireki egitasmoan parte hartu duten diasporako gazteek eta haiek etxean hartu dituzten familiek agurreko festa. Gaztemunduri Ateak Ireki lehenengo aldiz egin da aurten, aurretik martxan zeuden Gaztemendu eta Ateak Ireki proiektuen baturatik sortuta, eta denera, 50 gazte izan dira Euskal Herrian. Horietatik, 22 Goierrin.
Lehendabizi harrera egin zieten udaleko ordezkariek udaletxean, eta ondoren, Segura bisitatzeko prestatuta zuten ibilaldia osatu zuten. Herri bazkaria egin zuten gero, eta erromeria giroan borobildu zuten eguna.













