Aztiriko Santa Marina jaiak amaitu dira
Antolatzaileek azpimarratu dute egunero jende asko ibili dela. Mendi lasterketak inoizko parte hartzaile kopururik handiena izan du.
Aztiriko Mendi Lasterketako sari banaketa.Aimar Maiz Aztiriko Santa Marina jaietan jende asko ibili da asteburuan. Asteburu osoan zehar egitarau zabala egon da kirol eta kultura eskaintza zabalarekin.
Aurten Aztiriko Mendi Lasterketak oiartzun handia izan du, izan ere, XX. aldia zen lehiaketa hori egiten zutena. 220 korrikalarik parte hartu zuten, inoizko kopururik handiena. Ibai Zarrabeitia izan zen korrikalaririk azkarrena, ondoren, Iban Sanjuan eta hirugarren Iñigo Leiza. Emakumezkoen artean, berriz, lehen postua Irene Iturriak lortu zuen eta ondoren, Adirane Peñagarikano eta Ainara Sanchez.
Aztiriko Mendi Lasterketa Goierri Kopa Trailen sartu dute aurten. Horrek eragina izan duela korrikalari gehiago ateratzean uste dute antolatzaileek.
Lorentxa Agirre auzoko pertsona zaharrenari ere omenaldia egin zioten igandean. Aztiriko Eztanda baserrian jaiotakoa da. Arratsaldean, patata tortilla lehiaketa egon zen eta Maria Luisa Lizasok eta Mari Mar Hurtadok irabazi zuten.
Ostirala eta larunbata
Auzo afarian 50 bat lagun inguru bildu ziren Aztiri erretegian ostiralean. Bolatan Anartz eta Ramon Agirre izan ziren irabazleak; tokan, berriz, Anitz Urkizu eta Ramon Agirre.
Larunbaten jende asko ibili zen egun osoan zehar. Arratsaldean herri kirol desafioa izan zen Joanes Izagirrek eta Haritz Goenak irabazi zieten Josu Ibarguren eta Xabier Dorronsorori. Gauean bertso afaria izan zen Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia bertsolarien eskutik.
Argazkiak: Aimar Maiz













