Bertso ikuskizun elektronikoa Ordizian
'1tz4l3 3t4 p1ztu' izena du emanaldiak, eta Nikolas Lekuona plazan izango da. Bertsotan Julio Soto, Nerea Ibarzabal eta Eli Pagola ariko dira.
Bihar, uztailak 22, 19:00etan, 1tz4l3 3t4 p1ztu bertso ikuskizun elektronikoa egingo dute Ordiziako Nikolas Lekuona Plazan. Gai-jartzailea Jone Lizarralde izango da, musikariak Manex Pagola eta Aner Peritz, eta bertsolariak Julio Soto, Nerea Ibarzabal eta Eli Pagola.














