Koloretako babesleku klimatikoa, Ezkion
Urola garaiko Mankomunitateak Urretxun, Zumarragan, Legazpin eta Ezkion martxan jarri duen kanpainaren baitako ekimena da.
Ezkioko udaletxearen kanpoaldean koloretako aterkiz osatutako estalkia jarri da, “Guardasola Garaia: beroari itzala, herritarrei babesa” Goierri garaiko Urola Garaia Mankomunitatearen kanpainarekin bat eginez.
Ekimen honen helburua “herritarrak bero-boladen aurrean kontzientziatzea eta etorkizunean osatuko den eskualdeko babesleku klimatikoen sarearen berri ematen hastea” da.
Babesleku klimatikoak bero handiko egunetan atseden hartu eta tenperatura altuei modu atseginagoan aurre egiteko pentsatutako guneak dira. Ezkion, oraingoz, kanpoko bi babesleku klimatiko identifikatu dira, itzala, ura, haurrentzako jolasguneak eta atseden hartzeko espazio egokiak eskaintzen dituztelako.













