Bi autobus geltoki zehaztu dituzte Barrendain plazako lanak amaituta
Donostiarako noranzkoko autobusek tren estazioko autobus geltokian izango dute geldialdia, eta Madril-Bilbo-Zumarraga-Bergara norabidea duten autobusek Nafarroa etorbideko 27 zenbakian dagoen autobus geltokian.
Beasaingo tren estazio kanpoko autobus geltokia, Donostiarako noranzkoa duten autobusentzat.Beasaingo Udala Barrendain plazako lanak ia amaituta daudenean eta plaza jada irekita eta erabilgarri dagoenean, autobus geltokiekin “nahasmena” sortu dela jakinarazi du udalak, eta nahasmen hori argitzeko oharra helarazi du. Bi autobus geltoki zehaztu dituzte.
Batetik, Donostiarako noranzkoan doazen autobus linea guztiek geltokia Renfeko tren estazioko autobus geltokian izango dute geldialdia bidaiariak hartu eta uzteko. Bestetik, Madril-Bilbo-Zumarraga-Bergara norabidea duten autobusek Nafarroa etorbideko 27 zenbakian dagoen autobus geltokia izango dute geldialdia egiteko tokia.
Barrendaingo obrekin batera egindako aldaketa izan da, eta bi geltokitan banatu dituzte geldialdiak ibilbideen arabera, “pilaketak murrizteko eta herrigunetik irteera eraginkorragoa bermatzeko”. Madrilgo noranzkoa Igartza Oletatik bideratuko dute, eta Donostiarakoa Zaldizurretatik.

Nafarroa etorbideko geltokia, Madril-Bilbo-Zumarraga-Bergara norabidea duten autobusentzat.Beasaingo Udala












