Urbietako formakuntzetan izena eman daiteke jada
Balleta, marrazketa eta pintura, zeramika eta esmaltea, argazki tailerra, antzerki tailerra eta irrati zaleen zerbitzua eskainiko dute zentroan.
Bear pintura eskolako bi kide, artxiboko irudian.Ariane Vierbücher Prest dago Urbieta Arte Plastikoen Zentroan 2026/2027 ikasturtean eskainiko diren ikastaroen programa, eta formakuntzetan izena emateko epea ere ireki dute jada.
Udalaren hitzetan, “herritarren sormena, topagunea eta bizi-kalitatea aberasteko helburu sendoarekin” antolatzen du elkarte eta eragileekin dituen hitzarmenen bidez programa. Balleta, marrazketa eta pintura, zeramika eta esmaltea, argazki tailerra, antzerki tailerra eta irrati zaleen zerbitzua eskainiko dute zentroan.
- Balleta (Beasaingo Ballet eskola elkartea): urritik maiatzera edo ekainera bitartean. 4 urtetik aurrerako haurrentzat (ballet aurrea, hastapena eta erdi maila) edo helduentzat (dantza neoklasikoa). Astelehenetik ostiralera. Izen-ematea: beasainballeteskola@gmail.com.
- Marrazketa eta pintura (Bear pintura zaletuen elkartea): Iban Aranburuk zuzendutako ikastaroak urritik ekainera. 7-12 urte bitarteko umeentzako taldeak (astelehenetik ostiralera, hainbat ordutegitan, asteko 1,5 edo 2 ordu) eta heldu/gazteentzako taldeak (astean 2 edo 4 ordu aukeran, goizez zein arratsaldez). Izen-ematea: ibanaramburu@yahoo.es/608 478 097.
- Zeramika eta esmaltea (Buztingintza zeramika zaletuen elkartea): Urriaren 5etik abenduaren 3ra arte, astearteetan edo ostegunetan (18:00-20:00, astean 2 ordu). Helduei zuzendua, hastapen eta jarraipen taldeetan banatuta. Prezioa 120 eurokoa da (materiala barne) eta Beasainen erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Plaza mantentzeko, nahitaezkoa da irailaren 24an, 19:00etan, tailerrean egingo den bilerara joatea. Izen-ematea: irailaren 10era arte, hemen.
- Argazki tailerra (Argizpi argazkizale elkartea): 20 orduko iraupena, urriaren 1etik 31ra. Astearte eta ostegunetan izango dira eskolak (18:30-20:30) gehi irteera praktiko bat. Plaza mugatuak dira helduentzat. Izen-ematea: argizpi.ae@gmail.com.
- Antzerki tailerra (Hijos de Martin y Loinaz antzerki elkartea): Irailaren 14tik ekainaren 18ra. 5 urtetik aurrerako pertsonentzat. 5-10 urtekoentzat, astelehenetan 17:00etatik 19:00etara; 11-14 urte artekoentzat astearteetan 17:30etik 19:30era; eta 14 urtetik gorakoentzat ostegunetan 17:30etik 19:30era. Izen-ematea uztailean eta iraileko lehen astean: caneira77@hotmail.com/619 336 420.
- Irratizaleak (Goierriko Irratizale elkartea): Doako aholkularitza teknikoa eskaintzen zaie irrati zale, ehiztari zein mendizaleei. Urteko kuota 20 eurokoa da eta komunitatearen zerbitzura dauden errepikagailuak mantentzeko erabiltzen da. Izen-ematea: ea2rkg@gmail.com.












