Mugalekua topaleku
Arantzamendiko topaketa egin dute gaur goiz-eguerdian Ataungo eta Idiazabalgo 80 herritar inguruk Dantzalekun.
Ataungo eta Idiazabalgo hainbat herritar, gaur goizean, Dantzalekun ateratako argazkian.Jon Esnaola Ataungo eta Idiazabalgo udalek antolatuta, Arantzamendiko Topaketa egin dute aurten ere ataundarrek eta idiazabaldarrek. Dantzalekun elkartu dira bi herrietako 70-80 lagun, eta hamaiketako egin ondoren, erromeria giroa jarri dute Dani Oiarbide eta Pello Urdangarin trikitilariekin. Datorren urtean berriz elkartzekotan agurtu dira.
Duela 10 bat urte hasi ziren lanean bi herrietako abeltzainak eta udalak festa hori biziberritzeko asmotan. Juntadizoa egin, musika eta jan-edanarekin gozatu, eta elkarrekin egun pasa eder bat egitea zen asmoa. Mugakide diren herritarren arteko harremanak sendotzea du helburu topaketak.
Mendiak muga izan daitezke askotan, baina beste askotan, baita topaleku ere. Hala gertatu izan da inguruko tontor askorekin. Dantzaleku, erromeria gune, eta azken batean topaleku baita inguruko herrietako bizilagunentzat.
Hala gertatzen da Arantzamendirekin. Ataun eta Idiazabal artean dago tontorra, 783 metroko altueran kokatuta. Alde bateko zein beste adinekoek gogoan dute erromeria leku ezaguna izan zela. Ohiturak aldatu ahala, festa hura ere galdu egin zen. Baina, urteak aurrera joan ahala berreskuratu egin zuten.
Pandemiara arte hiru urtez egin zuten, eta gaitzak bi urteko etena ekarri zuen. Gero atzera ekin egin zioten elkartzeari, ohitura zaharrari eutsiz.
ARGAZKIAK: Jon Esnaola













