Lenbur Fundazioa Olentzeroren kanpainarako langile bila dabil
Olentzero, Mari Domingi, Ipuin-kontalari eta Burdintxoren lanpostuak bete behar ditu. Interesatuek abuztuaren 3rako eman behar dute izena.
Lenbur Fundazioa langile bila dabil azaroko eta abenduko asteburuetan antolatzen duen Olentzero eta Mari Domingiren etorreraren jarduerarako. Zehazki, Olentzeroren, Mari Domingiren, ipuin kontalariaren eta Burdintxoren paperak egiteko jendea behar du.
Interesatuek fundazioa@lenbur.com helbidera bidali behar dute curriculuma abuztuaren 31 baino lehen. “Haurrekin lan egitea gustuko baduzu, giro atsegin eta berezi batean parte hartu nahi baduzu, eta asteburuetan lan egiteko prest bazaude, bidali zure curriculuma”, diote Lenburretik.













