Munduko dantzak praktikatzen dituen taldea oporretan dago
Korosti dantza taldeak eta Mundutik Legazpira elkarteak elkarlanean antolatutako saioak irailean itzuliko dira, ostegun arratsaldeetan.
Munduko dantzak ezagutzera emateko eta praktikatzeko ekainaren hasieratik ostegunetan biltzen den taldeak oporrak hartu ditu, eta irailean itzuliko da lanera. Korosti dantza taldeak eta Mundutik Legazpira elkarteak elkarlanean antolatutako saioak dira, eta ostegun arratsaldeetan elkartzen dira 18:00etatik 19:00etara, Haztegi ikastolako aretoan.
Saio hauetan parte hartzea librea da, eta adin guztietako pertsonentzat da. Besteak beste, euskal dantzak, Saharakoak, merengea, salsa, afrikar erritmoak, bachata, eta reparto kubatarra jorratzen dituzte.
Oraindik ez dute zehaztu noiz izango den oporren ondorengo itzulera, baina printzipioz, iraileko lehen ostegunean hasiko dira berriz ere.













