Eklipsea ikusteko betaurrekoak banatuko dituzte lehen erosleen artean
Banaketa uztailaren 29an hasiko da. Ez dute zehaztu zenbat banatuko dituzten.
Beasaingo Udalak eta Bareak merkatari elkarteak elkarlanean antolatuta, abuztuaren 12ko eguzki-eklipsea ikusteko betaurrekoak banatuko dituzte herriko zenbait establezimendutan erosten duten lehen erosleen artean.
Udalak azaldu duenez, ekimenaren helburu nagusia herriko saltokietara bezero berriak erakartzea eta ohiko erosleak fidelizatzea da. Beasaingo bost optikarekin –Multiopticas, Argi optika, Jauregi optika, Nagusi optika eta Imaz optika– eta optometrista batekin –Brain connections optometria– adostu du udalak betaurreko berezien erosketa. “Sektore honetako profesionalei keinu zuzena egiteaz gain, banatuko den babes-materialaren kalitatea eta berme teknikoa erabat ziurtatzen dira”, azaldu du.
Eguzki-eklipsea modu seguruan behatzeko ezinbestekoa da Nazioarteko ISO 12312-2 araua betetzen duten betaurreko homologatuak erabiltzea, eguzki-erradiazio kaltegarria erabat iragazten dutenak. Hori dela-eta, ekimenaren bidez herritarrei doan eskainiko zaizkien betaurrekoek segurtasun-baldintza zorrotz guztiak betetzen dituztela ziurtatu du udalak.
Uztailaren 29an hasiko da banaketa. Ez dute zehaztu zenbat unitate banatuko dituzten, baina kopuru mugatua izango da eta lehenengo bezeroen artean banatuko dira.
Hauek dira ekimenera atxikitako establezimenduak:
- Lirain
- Kiribilak
- Yoana ile apaindegia
- Lierni ile apaindegia
- Seguros DKV
- Goierri kopiak
- Mapfre
- Osiña
- Agirre kirolak
- Esnaola burdindegia
- Valentina
- Innovatek
- Mujika txirrinduak
- Aseplan aholkularitza
- Alzuaran
- Truk
- Valenciaga
- Adda sukaldeak
- Arnedoko txokoa
- Vitaldent
- Goenaga
- Afede
- Leiker
- Mari Jose mertzeria
- Otxoa de Alaiza
- Cortes jantzi denda
- Aurrera ikasketa zentroa
- Amets descanso
- Laskurain
- Nahizu estetika zentroa
- Piratas & princesas
- Migdala
- Kixkur
- Olano harategia
- Zugan
- Arteka
- Euskaltel
- Itoiz
- Enedur
- Distrito Fitness Deitu
- Alt Graphic ‘s
- Natxo
- Neli
- Nerea Larrea
- Roman
- Maiur ile apaindegia
- Hankara podologia
- Helen ile apaindegia
- Peñascal
- Txindoki sukaldeak
- Esparru
- Alzuri
- Joxe Telleria
- Notaritza
- Gaes
- Do’s formacion
- Eder
- Quiros
- Farmabi
- Asesoria Hiru
- Escala uno cien
- Arku
- Izadia
- Mirentxu liburu denda
- Bereziartu
- Sagastume
- Siboney
- Otea
- Antonio Elosegi saneamientos
- Xalo
- Elgi
- Ouka
- Zuha
- Kaxola
- Azurmendi harategia
- La Perla
- Xior
- Mirari mertzeria
- Maiur manikura zerbitzua













