Enirio-Aralar Mankomunitateak bilera deitu du biharko, Ataunen
Ekolurrako zuzendari Xabier Lejarzegik parte hartuko du bileran, mankomunitateak bere lurren ekoizpena ekologikoan ziurtatzeko hasierako prozedura irekitzea adostu baitu.
Ataungo, Zaldibiako, Amezketako eta Urduñako udalek haien mendi-lurrak nekazaritza ekoizpen ekologikoan ziurtatuko dituztela iragarri zuten joan den urteko irailean.Izaro Villarreal Enirio-Aralar Mankomunitateak bere lurren ekoizpena ekologikoan ziurtatzeko hasierako prozedura irekitzea adostu du. Prozedurak bere martxa eramango du. Ganaduzale eta herritarrekin biltzeko, zalantzak kontsultatu eta ideiak partekatzeko bilera bat deitu du Ataunen. Ekolurrako zuzendari Xabier Lejarzegi egongo da bertan. Ekolurra Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan elikagai ekologikoak kontrolatu, ziurtatu eta sustatzeaz arduratzen den erakundea da. Bilera bihar izango da, asteazkena, 16:00etan Ataungo udaletxean.













