Kixkurgune berriz ere zabalik
Zaldibiako Olaeta auzoko Goizane erakineko taberna irekita dago berriz ere. Abuztuaren 13tik aurrera eskaintza zabala izango du. Astelehenetik larunbatera eskainiko du zerbitzua.
Zaldibiako Kixkurgune tabernaren barra. Goimen Kixkurgune taberna-jatetxea zabalik dago berriz ere. Zaldibiako Olaeta auzoan –Tejerian, herri hizkeran– dagoen Goizane eraikineko ostatuak kafetegi eta pintxo zerbitzua eskainiko du abuztuaren 4ra arte, eta opor egun batzuk hartu ondoren, abuztuaren 13tik aurrera eskaintza zabalduko du.
Astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 08:30etik 17:30era.

Kixkurgune tabernaren sarreretako bat.Goimen













