EHU eta Idiazabalgo Iparragirre eraikuntzaren industrializazioa sustatzeko batu dira
Lankidetza hitzarmen bat sinatu dute bi erakundeek helburu horretara iristeko.
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Idiazabalgo Iparragirre Eraikuntzak enpresak unibertsitateko eraikuntza industrializatuaren inguruko enpresa gela berri bat jarri dute matxan, unibertsitatearen eta enpresen arteko lankidetza, ezagutza eta dibulgazio jarduerak sustatzeko.
Lankidetza hitzarmena atzo sinatu zuten bi erakundeek, Gotzone Barandika EHUko Tranferentzia eta Nazioartekotzeko departamentuko errektoreordeak eta Ibon Iparragirre, Idiazabalgo enpresako zuzendari finantzieroak ordezkatuta.
Hitzarmen honi esker, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren eta TICBE erakundearen arteko lankidetza sustatuko da irakaskuntza eta ikerketa gaitasunak indartzeko. Iparragirre Eraikuntzak enpresak Idiazabalen duen EIZ Eraikuntzaren Industrializazio Zentroaren esperientzia batuko zaio ekimenari.
Talentu gaztea erakartzea helburu
Helburua eraikuntzaren alorrean industrializazioa eta digitalizazioa azkartzea da, unibertsitateko jakintza proiektu errealetan aplikatuz, BIM, 3D bidezko ereduak, errealitate birtuala, datuen kudeaketa aurreratua eta planifikazio digitala bezalako teknologiak txertatuz, prozesu eraginkorragoak, zehatzagoak eta iraunkorragoak lortzeko.
Lankidetzak enpresetan praktikak, formakuntza duala, Gradu eta Master amaierako lanak, ikerkuntza proiektuak, lanaldi teknikoak, obretara bisitak eta talentua identifikatu eta erakartzeko bestelako ekimenak egin ahal izateko ahalideratuko du.
Ibon Iparragirrek sektorearen eraldaketa teknologiaren baitakoa dela azpimarratu du, “batez ere eraldaketa hori aplikatzeko gai diren pertsonen gaitasunean oinarrituta”. Proiektu honekin, talentu gazteengana gerturatu nahi dute, “proiektu errealak eskaintzeko eta eraikuntza gaur egun berrikuntzarako, garapen profesionalerako eta aukeren espazio bat dela frogatzeko”.
Lankidetza honek lau urteko iraupena izango du, hasiera batean eta Gelak espazio propio bat izango du Donostiako EHUren baitako Ingeniaritza Eskolan.














