Kintoburuko bazkarirako txartelak salgai
Igerilekuko tabernan daude eskuragarri. Abuztuaren 24a izango da txartelak erosteko azkeneko eguna.
Lehenengo Kintoburue Ormaiztegin, iazko irailean.Aimar Maiz Pasa den urteko irailean antolatu zuten lehenengo aldiz Kintoburue, kintoen eguna, Ormaiztegin; Goierriko herri askotara heldu eta sutraitu den ohiturarekin bat eginez. Aurten, bigarrenez antolatuko dute eta data ere zehaztuta dago: irailaren 4a eta 5a. Oraindik egitaraua ez dago guztiz zehaztuta, baina iaz bezala irailaren 5ean kintoen bazkaria izango da. Bazkarirako txartelak salgai daude abuztuaren 24ra bitartean —pasta entsalada, albondigak saltsan, patxineta eta kafea, 20 euroan— igerilekuko tabernan.













