Londresen Goierriko hiru gaztandegi sarituak
Idiazabalgo Aranburu, Ordiziako Otatza, eta Joxe Mari Jauregi lazkaotarraren eta Eli Gorrotxategi beasaindarraren La Leze sarituak.
Idiazabalgo 28. Gazta azoka.Goierriko Hitza Londresen jokatzen den Great Taste nazioarteko lehiaketan Idiazabalgo Aranburu, Ordiziako Joseba Insaustiren Otatza, eta Joxe Mari Jauregi lazkaotarraren eta Eli Gorrotxategi beasaindarraren La Leze gaztandegiak sarituak izan dira.
Aranbururi bi izar eman dizkie gazta naturalarengatik, Otatzari izar bat gazta ketuarengatik, eta La Lezeri bi izar bi motatako gaztengatik, naturala eta ketua.













