San Inazio eguna, herritarrak elkartzeko aitzakia
Gipuzkoako herri askotan ospatzen dute San Inazio eguna eta Idiazabal da horietako bat. San Inazio ermitan eta haren bueltan egingo dute festa, ostiral honetan. Meza izango da lehenik, 11:00etan San Inazio ermitan. Meza hasiera baztean 12:00etarako iragarrita bazegoen ere, ordu bete aurreratu dute. Ondoren, udalak urtero eskaintzen duen hamaiketakoa izango da bolatokian.













