Abuztuan ere bada festarako aukera Goierrin
Gabirian eta Zerainen Andra Mari jaiak, Itsason eta Zegaman sanbartolomeak eta Brinkolan San Agustin festak ospatuko dituzte, abuztuaren erditik atzera denak ere. Idiazabalen eta Zumarragan Andra Mari egunaren ospakizuna ere egingo dute. Albistean egitarau guztiak egunez egun.
Gabirian txistulariak eta dantzariak, iazko Andra Mari jaien hasieran. Tere Madinabeitia GABIRIA. ANDRA MARI
Abuztuak 13, osteguna
- 09:00. Egun osoan zehar biribilketa herriko txistulariekin
- 17:30. Esku-pilota eta pala partidak.
- 19:30. Txupinazoa eta makila jaitsiera, dantzari, erraldoi eta buruhandiekin.
- 21:00. Gazte sentitzen direnen afaria.
- 00:00. Puntukakotx elektrotxaranga.
Abuztuak 14, ostirala
- 13:00. Herri kirol apustua.
- 18:30. Bertso saioa. Andoni Egaña, Maddi Ane Txoperena, Xabat Illarregi, Maddi Agirre eta Aratz Igartzabal.
- 23:00. Kontzertua: Aramu, Maskak eta DJ Naza.
Abuztuak 15, larunbata. Andra Mari Eguna
- 11:00. Meza Nagusia.
- 12:00. 33. Txirrindulari igoera.
- 18:00. Puzgarriak, umeei aurpegia margotzea eta umeen mozorro dantza.
- 18:30-19:30. Andra Mari Bola txapelketa.
- 19:00. Pintxo-poteo-mojitoa Ostatun, Iker Sukiak eta Aritz Markinezek girotuta.
- 22:30. Muxutruk erromeria.
- 00:00. Mozorro lehiaketa.
- Ondoren. Muxutruk erromeria.
- Goizaldean. Baratzuri-zopa jana Erbie elkartean.
Abuztuak 16, igandea
- 11:00. Meza Nagusia.
- 12:00. Goruntz dantza taldearen emanaldia.
- 19:00. Sagardo dastaketa eta txistor lehiaketa.
- 18:30-19:30. Bola eta toka txapelketa.
- 23:00. Kontzertuak: Merina Gris, Burutik eta DJ Txekor.
- Goizaldean. Baratzuri-zopa jana Osinalde elkartean.
Abuztuak 17, astelehena
- 12:00-13:00. Bola, toka eta tiragoma txapelketa.
- 20:00. Ardo beltz banaketa.
- 20:30. Herri afaria.
- Ondoren. Su artifizialak
- Arratsaldean eta gauean. Joselu Anaiak erromeria taldea.

ZERAINGO FESTAK
Abuztuak 13, osteguna
- 18:00. Pilota partidak.
- 21:00. Gibel-jatea Liztormendin.
Abuztuak 14, ostirala
- 11:00. Haurrentzako puzgarrien irekiera frontoian.
- 12:00. Txirrindularitza igoera herrikoia.
- 13:15. Apar festa plazan.
- 14:30. Umeen eguneko bazkaria Mandion.
- 16:00. Haurrentzako puzgarrien irekiera frontoian, eta 18 urtez azpikoentzat bola txapelketa.
- 18:00. Playback saioa plazan.
- 19:30. Kanpai bueltakoa eta Gazte taldearen pregoia, Artepean.
- Ondoren. Sagardo dastaketa, Lumagorri oilasko hegoak eta Lakiolako txekor-txistor jana, plazan.
- 23:00. Kontzertuak: Mirua eta Balantza erromeria.
- Ondoren. Liztormendi Party.
- Goizaldean. Makarroi jatea.
Abuztuak 15, larunbata
- 10:00. Meza Nagusia.
- Ondoren. Txistularien goizeresia.
- 12:00. Pilota partiden finala plazako frontoian.
- 12:30. Txakolin dastaketa eta txorizo egosia plazan, herriko txistulari gazteek girotuta.
- 17:00. Andra Mari Bola txapelketa.
- 18:00. Herri kirolak herritarren artean, eta aizkora desafioa.
- 19:30. Poteoa, plazan hasita.
- 21:30. Gazte afaria Ostatun.
- 23:00. Kontzertuak: Olgetan erromeria.
- Ondoren. Liztomendi Party.
Abuztuak 16, igandea
- 11:30. Meza Nagusia.
- Ondoren. Txistularien goizeresia.
- 12:30. Dantzaldi herrikoia Solkie dantza taldeak gidatuta.
- 13:00. Herriko gaztagileen gazta eta ardo dastaketa plazan, toka txapelketarekin.
- 19:00. Bertso poteo mozorrotua, Ostatuan hasita. Bertsolariak: Sebastian Lizaso eta Oihana Iguaran. Musikariak: Aitor Alvarez, Leire Retegi eta Iñaki Letamendia.
- 20:30. Herri afaria eta mozorro desfilea trikitilariek girotuta.
Abuztuak 17, astelehena
- 11:30. Herria txukuntzea.

IDIAZABAL. ANDRA MARI
Abuztuak 15, larunbata
- 11:00. Meza Gurutzetako ermitan.
- 11:45. Udalak eskainitako hamaiketakoa eta Ane Urbieta eta Amets Etxaide trikitilariak.

Idiazabalgo Gurutzetako ermita.
ZUMARRAGA. ANDRA MARI
Abuztuak 15, larunbata
- 11:00. Meza Nagusia. Hasieran, ohikoa den legez, herriko dantzariek Ezpata-dantza egingo dute Jasokundeko Andre Mariaren elizan.
- 12:15. Ohorezko Aurreskua, Euskadi plazan.

ZEGAMA. SAN BARTOLOME
Abuztuaren 21etik 25era eta 29an eta 30ean. Zegamako Udalak egitaraua kaleratu orduko egongo da ikusgai Goierri.hitza.eus webgunean.

Kuadrillen arteko bazkaria San Bartolome jaietan, Zegaman.Zegamako Udala
ITSASO. SAN BARTOLOME
Abuztuak 22, larunbata
- 11:00. Pilota-express eliz atarian.
- 14:30. Herri bazkaria.
- 19:00. Mississippi Queen & The Wet Dogs hirukotea (Funky Rock & Soul).
- 21:30. Bokatak afaltzeko aukera.
Abuztuak 23, igandea
- 16:30. Mus lehiaketa.
- 19:30. Paella lehiaketa herrikoia eta ondoren afaria.
- 22:30. Alaiki taldearen emanaldia.
Abuztuak 24, astelehena. San Bartolome eguna
- 12:00. Meza Nagusia.
- 13:00. Toka lehiaketa herrikoia.
- 18:00. Ume jolasak eta txokolatada.
- 19:15. Diskofesta3000.
Abuztuak 29, larunbata
- 16:30. Mendi bizikleta proba.
- 21:00. Parrillada.
Abuztuak 30, igandea
- 11:00. Meza hilerrian.
- 12:00. Trapalata txaranga.
- 13:00. Herriko ondareari buruzko aurkezpena, Goiko Ostatuan.

BRINKOLA. SAN AGUSTIN
Abuztuak 28, ostirala. San Agustin eguna
- 12:00. Meza.
- 14:00. Jubilatuen bazkaria.
- 20:00. Txupinazoa txalapartariekin.
- 21:00. Kantu afaria Armuño elkartean.
- 23:00. Rock kontzertuak: Wayside eta Abstemikkos.
- Ondoren. Woolen DJa.
Abuztuak 29, larunbata
- 12:00. Marrazki lehiaketa.
- 14:00. Bazkari herrikoia.
- 17:30. Tortilla patata lehiaketa, txistorra eta sagardoa.
- 17:30. Bola eta Toka txapelketa.
- 23:00. Emaion Erromeria.
- Ondoren. Woolen DJa.
Abuztuak 30, igandea
- 11:00. Goiz Deia txistulariak.
- 17:00. Bola eta Toka txapelketaren jarraipena.
- 17:30. Haurrentzako jolasak Sorgintxulorekin.
- 19:00. Herri kirol jaialdia.














