Iñaki Gabilondo Ulmako zuzendari ohia hil da
Legazpiarrak 62 urte zituen, eta erretiratu berria zen, Ulma talde kooperatiboan 30 urteko ibilbidea egin ondoren. Hileta elizkizunak bihar asteartea egingo dira, Bergaran.
Iñaki Gabilondo Mugarza (Legazpi, 1964), Ulma talde kooperatibako zuzendari ohia, atzo hil zen, abuztuak 2, 62 urte zituela. Erretiratu berria zen, Ulman 30 urteko ibilbidea egin eta gero.
Legazpiarra aspaldian bizi zen Bergaran. Ezkonduta zegoen, eta bi seme-alaben aita zen. Bergaran bertan egingo dituzte hileta elizkizunak, bihar asteartean, 19:30ean, Santa Marina elizan.
Enpresa Zientzietan lizentziatua zen Gabilondo, eta MBA Enpresa Zuzendaritza ere ikasia zuen.
Ulma taldean 30 urte egin zituen lanean. Ulma Forged Solutions-eko gerente izan ostean, 2009an Txomin Garciaren lekukoa hartu zuen Zuzendari Nagusi karguan, aurtengo 2026an Aitor Aiastuik erreleboa hartu zion arte. Gabilondo uztailean erretiratu zen.












