Beasain eta Tolosa artean ez da trenik ibiliko abuztuaren 17tik 19ra eta abuztuaren 29tik 31ra
Renfek autobusak jarriko ditu tarte hori egiteko. Irun eta Hernani arteko tartea ere autobusez egingo da. Gipuzkoako trenbide sarea konpontzeko lanek eragin dituzte zirkulazio aldaketak.
Beasain eta Tolosa arteko tren zirkulazioa eten egingo du Renfek abuztuaren 17tik 19ra, eta abuztuaren 29tik 31ra. Etenaldiak aldiriko trenei eta distantzia ertain eta luzeko trenei eragingo die. Egun horietan, Donostiako aldiriko trenak Hernani eta Tolosa artean eta Beasain eta Brinkola artean ibiliko dira soilik.
Gainerako ibilbidea errepidez egingo da, hau da, autobusak jarriko ditu Renfek Irun eta Hernani artean, baita Tolosa eta Beasain artean ere, bi noranzkoetan.
Aldaketa gehiago urriaren 18ra arte
Tren zirkulazioaren aldaketa hau Gipuzkoa trenbide sarean egiten ari diren obrek eragin dute, eta uztailaren 25etik urriaren 18ra arte egingo diren aldaketa sortaren barru kokatzen da. Tarte horretan osoan ez du trenik zirkulatuko Irun eta Hernani artean, irailaren 7tik urriaren 16ra arte izan ezik, eta azken egun horietan 04:30etik 17:30era bitartean bakarrik ibiliko dira. Zegama eta Brinkola artean ere moztuko da zirkulazioa, abuztuaren 14tik 20ra, eta abuztuaren 24tik 29ra.Trenes de Cercanías:
Trenik zirkulatuko ez duten egunetarako eta trenbide tarteetarako autobus zerbitzuak jarriko ditu Renfek. Irun eta Hernani artean eskaintzen ari da dagoeneko, Hernani, Donostia, Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera, Pasaia, Lezo-Errenteria,Irungo Bentak eta Irunen geldialdiak eginez, bi noranzkoetan.Trenes de Media Distancia:
Distantzia ertaineko trenen ordez autobusak egongo dira Irun eta Andoain artean abuztuaren 14ra arte, abuztuaren 20tik 28ra ea irailaren 3tik urriaren 18ra. Abuztuaren 15etik 19ra eta abuztuaren 29tik irailaren 2a, berriz, autobusa Araia eta Irun artean ibiliko da. Kasu guztietan, bitarteko geltokietatik ere igaroko da autobusa.
Distantzia luzeari dagokienez, Gipuzkoa eta Madrid lotzen dituzten trenen ordez autobusak egongo dira urriaren 19ra arte Irun eta Tolosa artean, edo Irun eta Gasteiz artean, bi noranzkoetan. Autobusak Donostia, Tolosa eta Zumarragan ere geldituko dira.
Batzelonako zerbitzuari dagokionez, berriz, Donostiatik Tolosara edo Donostiatik Iruñera egongo dira autobus zerbitzuak.













