Euskara ikasteko eta aisialdiko begirale titulua eskuratzeko diru laguntzak kaleratu ditu Legorretako Udalak
Bi lerroetan irekita dago eskaerak egiteko epea, irailaren 30era arte euskara ikasketena, eta urriaren 31ra arte aisialdi tituluena.
Legorretako Udalak bi diru laguntza lerro ditu irekita, eta bietarako eskaerak egiteko epeak indarrean daude. Euskara ikasteko diru laguntzak dira batzuk, eta aisialdiko begirale eta zuzendari titulua euskaraz ateratzeko besteak.
Euskara ikasteagatik urtero ematen dituen diru laguntzak udalak. Aurtengoak, 2025eko irailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era bitartean ikastaroren bat egin zuten herritarrei zuzenduta daude, eta eskaerak egiteko epea irailaren 30ean amaituko da. Ezinbestekoa da ikastaroa egin izanaren agiria aurkeztea.
Bestalde, aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroak finantzatzeko diru laguntzak ere banatzen ditu Legorretako Udalak. Kasu honetan, ezinbestekoa da ikastaroa euskaraz egin izana, eta urriaren 31 da eskaerak egiteko azken eguna.
Informazio gehiago www.legorreta.eus webgunean dago.













