Andra Mari eguna ospatuko dute larunbatean Idiazabalen
Meza eskainiko gute Gurutzeta elizan, eta ondoren, hamaiketakoa.
Gurutzetako elizaren sarrerara daraman eskailera. Andra Mari egun ospatuko dute aurten ere Idiazabalen, aspaldiko ohiturari eutsiz. Gurutzea eliza izango da ospakizunaren gunea, Bertan, meza emango dute 11:00etan, eta ondoren, udalak eskaini ohi duen hamaiketakoaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek-.
Meza ondorena eta hamaiketakoa Ane Urbieta eta Amets Etxaide trikitilariek girotuko dute.
Idiazabalgo eliza zaharrena
Gurutzetako ermita, Idiazabalgo lehenengo eliza da. Ondoan, berari erantsita, serora etxea du, Serotegi deitua, eta ezkerrera, garai batean taberna izan zen Albitxu baserria dago.
Andre Mariari eskainitako ermita da Gurutzetakoa. Egitura errektangularra du, eta zurezko sabai interesgarri bezain ederra du. Erretaula XVII. mendekoa da eta Ama Birjinaren irudia gotikoa da, XIII-XIV. mendekoa. Eliza 1972. urtean berritu zuten.













