Gabirian, makila, zapiak eta festarako gogoa prest ostegunean hasiko diren Andra Mari eta San Roke jaiei begira
Elizako kanpandorretik udaletxeko balkoira makila jaitsita hasiko dira aurtengo festak ostegunean, 19:30ean. Urte askoan Aztiria erretegiko ardura izan duten Maria Jesus Deba eta Juan Ramon Goikoetxea izango dira pregoilariak. Autobus zerbitzua egingo da Goierriko hainbat herritatik.
Jaiei hasiera eman ondoren, dantzariek saioa egingo dute aurten ere udaletxe aurrean. Tere Madinabeitia Astelehenean San Lorentzo eguneko festa ospatu eta gero, bihar osteguna hasiko diren jai Andra Mari eta San Roke jai nagusietan dute begia jarrita gabiriarrek. Ohi bezala, abuztuaren 13tik 17ra bitartean ospatuko dituzte festak, eta herri kaskoan nabariak dira prestaketa lanak. Zapiak ere prest dituzte dagoeneko, eta oraindik eskuratu ez duenak, oraindik badu horretarako aukera Ostatuan.
Udaletxeko balkoitik txupinazoa botata eta makila jaitsita hasiko dira ofizialki jaiak bihar arratsaldean. 19:3oean izango da hitzordua. Aurten bi pregoilari arduratuko dira jaiei hasiera emateaz, urteetan Aztiriako erretegia izan duten Maria Jesus Deba eta Juan Ramon Goikoetxea.
Horren ondotik, musika, dantza, kirola, tradizioa, jatekoa eta edatekoa eta parranda uztartuko dituzten egunak etorriko dira, astelehen gauean Joselu Anayak taldeak jaiei amaiera eman arte.
Autobus zerbitzu bereziak
Azken urteetan bezala, Lurraldebusek autobus zerbitzu bereziak eskainiko du Gabiriako festetan, batez ere gauei begira. Bi adar izango dira, bata Legazpiraino joango dena, eta bestea Ordiziaraino, bideko herrietan geldialdiak eginez. Ostiralean, larunbatean eta igandean ibiliko dira autobus berezi hauek.
Legazpitik 18:00etan, 20:15ean eta 22:20an irtengo dira, Urola kaletik, eta Zumarragako tren geltokian, eta Ezkioko Alegi auzoan geratuko dira. Itzultzeko, 19:45ean, 21:50ean, 00:00etam, 02:00etan eta 05:00etan aterako dira Gabiriatik.
Ordiziatik, berriz, Garagartzatik aterako dira autobusak 19:15ean eta 21:30ean, eta Beasainen tren geltokian eta Ormaiztegiko erdigunean geratuko dira. Gabiriatik 18:45ean, 21:00etan, 01:00ean, 03:00etan eta 04:30ean aterako dira.
EGITARAUA
Abuztuak 13, osteguna
- 09:00. Egun osoan zehar biribilketa herriko txistulariekin
- 17:30. Esku-pilota eta pala partidak.
- 19:30. Txupinazoa eta makila jaitsiera, dantzari, erraldoi eta buruhandiekin.
- 21:00. Gazte sentitzen direnen afaria.
- 00:00. Puntukakotx elektrotxaranga.
Abuztuak 14, ostirala
- 13:00. Herri kirol apustua.
- 18:30. Bertso saioa. Andoni Egaña, Maddi Ane Txoperena, Xabat Illarregi, Maddi Agirre eta Aratz Igartzabal.
- 23:00. Kontzertua: Aramu, Maskak eta DJ Naza.
Abuztuak 15, larunbata. Andra Mari Eguna
- 11:00. Meza Nagusia.
- 12:00. 33. Txirrindulari igoera.
- 18:00. Puzgarriak, umeei aurpegia margotzea eta umeen mozorro dantza.
- 18:30-19:30. Andra Mari Bola txapelketa.
- 19:00. Pintxo-poteo-mojitoa Ostatun, Iker Sukiak eta Aritz Markinezek girotuta.
- 22:30. Muxutruk erromeria.
- 00:00. Mozorro lehiaketa.
- Ondoren. Muxutruk erromeria.
- Goizaldean. Baratzuri-zopa jana Erbie elkartean.
Abuztuak 16, igandea
- 11:00. Meza Nagusia.
- 12:00. Goruntz dantza taldearen emanaldia.
- 19:00. Sagardo dastaketa eta txistor lehiaketa.
- 18:30-19:30. Bola eta toka txapelketa.
- 23:00. Kontzertuak: Merina Gris, Burutik eta DJ Txekor.
- Goizaldean. Baratzuri-zopa jana Osinalde elkartean.
Abuztuak 17, astelehena
- 12:00-13:00. Bola, toka eta tiragoma txapelketa.
- 20:00. Ardo beltz banaketa.
- 20:30. Herri afaria.
- Ondoren. Su artifizialak
- Arratsaldean eta gauean. Joselu Anaiak erromeria taldea.














