Partzuergoko ehiza postuen enkantea irailaren 12an egingo dute
Segurako udaletxean irekiko dituzte proposamenak, 10:30ean. Eskaintzak egiteko epea irailaren 8tik 11ra bitartekoa izango da.
Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Orokorrak jakinarazi du udazkeneko ehiza denboraldirako ehiza-postuak izendatzeko prozesua. Enkante irekiaren bidez esleituko dituzte partzuergoaren postuak.
Agiñaran, Alkain, Apota, Aratza, Artabarrate. Garagartza, Iturgain, Larrebil, Leotaran, Letain, Peazulueta Txabolatxo eta Ultzama ehiza lerroetan banatuta dauden postuak dira, 45 guztira.
Eskaintzak aurkezteko epea irailaren 8tik irailaren 11ko 12:00ak bitartean egongo da zabalik.
Enkantea irailaren 12an egingo dute, 10:30ean, Segurako udaletxean.
Informazio gehiago: www.segura.eus.













