Irailean egingo diren nekazal makinariaren azterketa teknikoen datak jakinarazi ditu Gonenek
Lau egunetan egingo dituzte, Olaberrian, Idiazabalen eta Lazkaon. Txanda hartu behar da.
Goimen elkarteak jakinarazi du nekazari makinariaren azterketa teknikoen iraileko egutegia. Lau hitzordu izango dira guztira.
Lehen azterketa irailaren 10ean izango da, Olaberrian, eliza atzean. Idiazabalen izango dira hurrengo bi hitzorduak, irailaren 16ean lehena, kamioien aparkalekuan, eta irailaren 17an hurrengoa, Urtsuaranen, eliza ondoan. Azkena, irailaren 30ean izango da, Lazkaon, Zubierreka industrialdean.
Txanda hartzeko 943 626300 telefono zenbakira deitu daiteke.













