Aizpea berriro garaile, oraingoan Plentzian
Larunbatean Araian ospatutako Idiazabal Gaztaren Lehiaketan lehen saria eskuratu zuen. Horrela, bi lehiaketetan jarraian garaile izatea lortu du Olaberriko gaztandegiak.
Plentziako lehiaketako irabazleak Beste lehen sari bat irabazi du Olaberriko Aizpea gaztak. Atzo, Plentzian jokatutako XXXV. Idiazabal Baserrikoa Artzai Gazta Lehiaketan nagusitu zen, eta azken egunetako garaipen segida luzatu du.
Izan ere, larunbatean bertan, Araian (Araba) ospatutako Idiazabal Gaztaren Lehiaketan ere lehen saria eskuratu zuen Aizpeak. Hala, bi lehiaketetan jarraian garaile izatea lortu du Olaberriko gaztandegiak.
Plentzian, Elgoibarko Mausitxa gaztak eskuratu zuen bigarren saria, eta Barrundiako Larreako gaztak hirugarrena.
Argazkiak: @idiazabal_gazta















