2026/8/17

Beasain eta Tolosa arteko tren zerbitzua etenda, sei egunez

Renfek iragarri du autobus bidezko ordezko garraio-plana jarriko duela martxan, tarte horretako tren-mozketak ordezkatzeko.

Amaitu dira aurtengo Zeraingo festak

Larunbatean, kirolak izan zuen protagonismoa herrian, eta atzo, berriz, mozorrotuta eman zieten herritarrek amaiera Andra Mari jaiei.

Usurbeko igoerarako izen-ematea zabaldu dute

Aurtengoa edizio berezia izango da, probak 20 urte beteko baititu. Parte hartzaileek 4,7 kilometroko eta 446 metroko desnibel positibodun ibilbidea osatu beharko dute.

Alex Aranburu hirugarren La Polynormande lasterketan

Garaipena, bere taldeko Hugo Pagek lortu zuen, eta bigarren postuan TotalEnergies taldeko Sandy Dujardin sailkatu zen.

Murumendira gaueko irteera antolatu du Arrano kultura elkarteak

Aranzadiko adituen laguntzarekin, izarrak eta konstelazioak behatzeko eta ezagutzeko aukera izango da.

Aizpea berriro garaile, oraingoan Plentzian

Larunbatean Araian ospatutako Idiazabal Gaztaren Lehiaketan lehen saria eskuratu zuen. Horrela, bi lehiaketetan jarraian garaile izatea lortu du Olaberriko gaztandegiak.

'Salsa Topagunea' egingo dute Zumarragan

Saltsarekin lotutako erritmoak eta adierazpen kulturalak herritarrengana hurbiltzea da helburua. Irailaren 6an ospatuko da ekimena.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa