Gaur eta bihar San Gregorio festetako otorduetako tiketak erosi ahalko dira
Artadi atarian jarriko dituzte salgai, 18:00etatik 20:00etara.
Iazko kuadrilla bazkariaLeire Perlines San Gregorioko festak ere gero eta gertuago daude, eta horren harira, otorduetarako tiketak gaur eta bihar erosi ahal izango dira Artadi atarian, 18:00etatik 20:00etara.
Herri bazkaria, auzo-afaria, kuadrilla-afaria eta oilasko-jana egingo dituzte. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, irailaren 3ko afarirako bokadiloa aukeratu beharko da tiketa erosterakoan.














