Murumendira gaueko irteera antolatu du Arrano kultura elkarteak
Aranzadiko adituen laguntzarekin, izarrak eta konstelazioak behatzeko eta ezagutzeko aukera izango da.
Irailaren 12an, Murumendira gaueko irteera antolatu du Beasaingo Arrano kultura elkarteak. Parte hartzaileak 18:00etan elkartuko dira Agortan, eta, handik, Murumendira igoko dira. Bertan, Aranzadiko adituen laguntzarekin, izarrak eta konstelazioak behatzeko eta ezagutzeko aukera izango dute.
Antolatzaileek azaldu dutenez, parte hartzaile bakoitzak izarrak behatzeko beharrezko materiala eta gaua bertan igarotzeko behar duen guztia eraman beharko du, baita jatekoa ere.
Irteeran parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, arranoingurumena@hotmail.com helbidera idatzita.













