Beasain eta Tolosa artean ez da trenik ibiliko asteburu honetan
Autobusak jarriko ditu Renfek Irun eta Hernani artean, baita Tolosa eta Beasain artean ere, bi noranzkoetan.
CAFek RENFErentzat egin duen distantzia ertaineko tren elektriko baten irudia. Beasain eta Tolosa arteko tren zirkulazioa eten egingo du Renfek asteburu honetan, abuztuaren 29tik 31ra. Etenaldiak aldiriko trenei eta distantzia ertain eta luzeko trenei eragingo die. Egun horietan, Donostiako aldiriko trenak Hernani eta Tolosa artean eta Beasain eta Brinkola artean ibiliko dira soilik.
Gainerako ibilbidea errepidez egingo da, hau da, autobusak jarriko ditu Renfek Irun eta Hernani artean, baita Tolosa eta Beasain artean ere, bi noranzkoetan.













