Gaur hasiko dira Brinkolako jaiak
20:00etan izango da San Agustin jaiei hasiera emateko txupinazoa, txalapartarekin batera.
Iazko kontzertu bat, Brinkolan. Legazpiko auzo ezagunean gaur hasiko dira San Agustin jaiak, eta astebururako ekintza ugari antolatu dituzte.
Eguerdian hasiko dute egitaraua, meza eta jubilatuen bazkariarekin. 20:00etan, berriz, txupinazoak eta txalapartak emango die ofizialki hasiera San Agustin jaiei. Ondoren, kantu afaria egingo dute Armuño elkartean.
Gauean, musikak izango du protagonismoa. Festa giroan murgiltzeko, Abstemikos, Wayside eta Niere taldeen rock kontzertuak izango dira, eta ondoren DJ Woolen arduratuko da gaua girotzeaz.
Gaur eta bihar gauean garraio zerbitzu bereziak izango dira. Autobusa 04:00etan izango da, eta trena, berriz, 06:08ean.













