Ion Izagirre hirugarren, Poitou Charenteseko tourreko azken etapan
Atzoko etapan egindako lanari esker zazpigarren postuan gelditu da amaierako sailkapenean.
Ion Izagirre ormaiztegiarra Cofidis taldeko txirrindularia da. Atzo jokatu zuten Tour Poitou-Charenteseko azken etapa. 185,5 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten txirrindulariek, eta Ion Izagirre (Cofidis) ormaiztegiarra hirugarren sailkatu zen.
Izagirrek, gainera, sailkapen nagusian ere emaitza ona lortu du. Atzoko etapan egindako lanari esker zazpigarren postuan gelditu da amaierako sailkapenean.













