Jose Ramon Soroizek jasoko du aurtengo Zinemira saria
Irailaren 22an banatuko diote saria, Victoria Eugenia antzokian egingo den Euskal Zinemaren Gala Handian.
Artxiboko argazkia.Jagoba Manterola / FOKU Jose Ramon Soroizek bizitza osoa eskaini dio aktore lanari, eta azken urteotan urte luzez ereindakoaren fruituak jasotzen ari da.
Azken urtean, hainbat sari garrantzitsu jaso ditu Soroizek. Iaz, esaterako, gizonezko aktore onenaren Forque saria eta Zilarrezko Maskorra eskuratu zituen Maspalomas filmean egindako lanagatik. Aurten, berriz, Goya, Feroz eta Fotogramas de Plata sariak ere jaso ditu, besteak beste. Oraingoan, Zinemira Saria jasoko du Donostiako zinema-jaialdian.
Zinemira Saria Donostia Zinemaldiak ematen duen ohorezko saria da, euskal zinemagintzaren alorrean ibilbide nabarmena izan duen pertsona bat aitortzeko.
Irailaren 22an banatuko diote saria Soroizi, Victoria Eugenia antzokian egingo den Euskal Zinemaren Gala Handian.
Beste goierritar baten presentzia ere izango da Donostian aurten, Izaro Nieto ordiziarrak Koldo Almandoz zuzendariaren Azken Agurra filmean parte hartu du.













