Junior mailako Munduko Txapelketaren aurreko Klasika jokatuko dute bihar Beasainen
Proba 10:30ean abiatuko da Beasaingo Nafarroa etorbidetik, eta lehen txirrindulariak 13:15 aldera helmugaratzea aurreikusten da.
Artxiboko argazkia. Bihar jokatuko da XLV. Beasaingo Junior mailako Munduko Txapelketaren aurreko Klasika, Beasain Proba izenez ere ezaguna. Lasterketak estatuko talde onenetako batzuk bilduko ditu.
Guztira, 109,4 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek. Proba 10:30ean abiatuko da Beasaingo Nafarroa etorbidetik, eta lehen txirrindulariak 13:15 aldera helmugaratzea aurreikusten da.
Tropelak Gipuzkoako errepideetan barrena egingo du ibilbidea, eta, besteak beste, Alegia, Brinkola, Lazkao eta Senpere zeharkatuko ditu. Bidean, hiru mendate puntuagarri gainditu beharko dituzte.
Beasain Proba gazte mailako txirrindularitzako lasterketa erreferenteetako bat da, eta urteotan bertan lehiatu diren hainbat txirrindularik profesional mailara jauzi egin dute. Irabazleen artean daude, besteak beste, Juan Ayuso eta Carlos Rodrigez, gaur egun profesionalen mailan ari direnak.













