San Agustin jaietan murgilduta daude Brinkolan
Gaur arratsaldean, bolo eta toka lehiaketa, umeentzako puzgarriak eta txistorra eta sagardo banaketa izango dira.
Atzo bota zuten jaiei hasiera emateko txupinazoa. Atzo eman zien hasiera Brinkolako San Agustin jaiei. Eguraldiak lagunduta, giro paregabean ospatu zuten lehenengo eguna: jubilatuen bazkaria, txupinazoa, kantu afaria eta, gauean, kontzertuak izan ziren.
Gaur, berriz, marrazki lehiaketarekin hasi dute eguna. Bazkari herrikoia egingo dute eguerdian, eta arratsaldean, bolo eta toka lehiaketa, umeentzako puzgarriak eta txistorra eta sagardo banaketa izango dira.
Gauean, berriz, 23:00etan, Komerik erromeriak kontzertua eskainiko du, eta ondoren, DJ Woolen ariko da.
Biharko egunarekin amaituko dituzte aurtengo San Agustinak Legazpiko auzoan. Hona hemen egitaraua:
- 11:00 Txistularien goiz deia auzoan.
- 17:30 Ume jolasak Sorgintxuloren eskutik. Ondoren puzgarriak.
- 19:00 Herri kirol jaialdia.
Jarraian atzoko argazkiak (Iturria:@legazpikoudala instagramen)













