Zaldibiako jaietako Mozorro Eguneko bazkarirako izenematea zabalik
Mozorro Eguneko Arroz Bazkari Herrikoiean izenemateko epea asteazkenean amaituko da. Datorren astelehenean, berriz, Kuadrilla Eguneko bazkariko txartelako jarriko dituzte salgai.
2025eko Zaldibiako festetako txupinazoa.Iñaki Gurrutxaga Zaldibiako Santa Feak ate joka ditugu, eta herriko eragile ezberdinak antolaketa lanetan murgilduta dabiltza. Festetako otorduetako izenemate datak jakinarazi zituzten aurreko osteguneko batzordeko bileraren ondoren.
Mozorro Eguneko Arroz Bazkarirako izenemate epea asteazkenean itxiko da. Zaldibiako Udalaren webgunean dagoen galdetegia bete behar da izenemateko. Bazkariko antolaketa zereginak kuadrillen artean “banatuko” direla ere zehaztu du festa batzordeak. “Izenematerako orduan taldeko arduradun baten izena eta kontaktua emateko eskatzen dugu”.
Arroz Bazkarian antolakuntzak eskuragarri jarriko dituen gauzak mahaiak, aulkiak, su-egiturak edo bonbonak, sagardoa txotxetik, edalontziak eta garbiketako tresnak zein hondakinak sailkatzeko bitartekoak izango dira. Bestalde, norberak eraman beharrekoak platerak eta kubiertoak, elikagaiak, postrea eta ondorengoak eta sukaldatzeko tresnak izan beharko direla aurreratu dute.
Kuadrilla eguneko bazkaria
Kuadrilla Eguna urriaren 10ean ospatuko da, eta herri bazkarirako txartelak salgai jarriko dira, irailaren 14tik 27ra, herriko tabernetan. Biziola elkarteak eskainiko duela bazkaria aurreratu du udalak.Kuadrilla bakoitzak arduradun bat edo bi (talde bakoitzeko lagun kopuruaren arabera) izendatu beharko ditu. Egunean bertan, ontziak sukaldetik mahaira eraman eta bertan zerbitzatzeko.
Landunei 20€ kostatuko zaie txartela eta langabeei eta ikasleei 15€. Bazkariko menuan sartuko dira: Entsalada, barazki eta oilasko paella, limoi krema, ogia, edaria, kafea eta pastak.
Berrikuntza gisa, urriaren 2an, haur eta gaztetxoen bazkaria egingo da, LH1etik DBH2ra artekoentzat. Izen-ematea Guraso Elkarteak guraso taldeen bidez kudeatuko du eta DBHkoena Gaztelekutik. Izen-emateko azken eguna irailaren 21a izango da.













