Ez da Josetxo Imaz lasterketarik izango
Iraileko azken igandean jokatu izan da 2001 urtetik, Txindoki atletismo taldeak antolatutako 10 kilometroko herri lasterketa.
2008ko eta 2009ko edizioak izan dira orain arte parte hartzailerik handienekoak, milatik gora korrikalarirekin.Iñaki Gurrutxaga Txindoki atletismoa taldeak jakinarazi duenez, aurtengoan ez da Josetxo Imaz memorialik izango. 2001ean hasita, 25 urtetan jokatu izsn da Josetxo Imaz zenaren oroimenezko herri lasterketa, Ordizia, Beasain eta Lazkao artean.
Txindokik eskerrak eman nahi izan dizkie urte hauetan babesa eskaini dieten erakunde publiko eta pribatuei, eta korrikalari guztiei.













